Joko serioa berez aisialdirako garatu eta jolasten ez den jokoa da, hala nola xedetzat hezkuntza, trebakuntza, ebaluazioa eta marketina dutenak. "Serio" hitzarekin bideo-jokoen industriatik at egon ohi diren industriak izendatzeko erabiltzen da, hala nola defentsa, hezkuntza, ikerketa zientifikoa, larrialdien kudeaketa, hiri-planifikazioa eta urbanismoa, ingeniaritza, politika... ideia honek simulazioarekin bat egiten du hainbat eremutan (adibidez, hegaldi simulazioak) baina esplizituki aipatzen du konpetizioak izan dezakeen balio erantsu pedagogiko eta dibertigarria.